













&nb
|
 |
|
Atxikimenduak |
|
|
> 50.847 atxikimendu
|
|
|
"Bake Konferentzia proiektua bultzatzen dut. Bake prozesurako eta elkarbizitza politikoaren normalkuntzarako printzipio eta prozeduren inguruko akordio bat eskatzen diet indar politikoei. Antolatzaileei, moderatzaileei eta pertsonalitate edo entitate laguntzaileei gauzak errazteko ahalegin berezia egin dezatela eskatzen diet." Testu hau izenpetuz eta beren 1.000 pesetako ekarpenarekin, Bake Konferentziari 50.847 lagunek atxikimendua eman zioten.
|
 |
|
|
> Bake Konferentziaren Europako laguntza Batzordea
|


Elkarriko eta Europako Laguntza Batzordeko partaide batzuk Bruselan. 2001/06/07 |
|
Elkarrik bere Bake Konferentzi Prozesu baterako Gizarte Ekimena eta proiektuaren Europako Laguntza Batzordea aurkeztu zuen Europako Parlamentuan 2001ko ekainaren 7an.
|
 |
|
|
> Catalunyako Laguntza Batzordea
|
|
Elkarrik,Bake Konferentzia proiektuaren Catalunyako Laguntza Komitea aurkeztu zuen Bartzelonan ekainaren 12an. Ekitaldian parte hartu zuen Catalunyako Laguntza Batzordearen ordezkaritza batek; horien artean: Manuel Vazquez Montalban, Jordi Armadans, Felix Marti, Rosa eta Mireia Lluch eta Loquillo, Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaile nagusiaz gain.
|
 |
|
|
> Bake Konferentziaren Madrilgo laguntza Batzordea
|
|
Joan den azaroaren 28an, Elkarri elkarrizketaren eta akordioaren aldeko gizarte mugimenduak Bake Konferentziaren Madrilgo Laguntza Batzordea aurkeztu zuen. Eratu den laugarren Laguntza Batzordea da honako hau, Europakoa eta Kataluniakoa ekainean aurkeztu ziren, eta Ohorezkoa urriaren 1ean.
|
 |
|
|
info@elkarri.org
|