SARRERA-OHARRAKKoaderno honek zure iritzia emateko eta honela Bake Konferentzian parte zuzena hartzeko aukera ematen dizu.
Ez gara hutsetik abiatu. Bake Konferentziaren abiapuntua pertsona guztiei eskubide berberak izateko gaitasuna aintzatesten dien berdintasun printzipioa da. Printzipio honek batzen baldin bagaitu, norantz egin dezakegu aurrera elkarrekin? Galdera honi erantzuna ematea da galdeketa honen helburuetako bat.
Koaderno honetarako galderak ez dira ausaz aukeratu. Helburu bikoitza dute. Alde batetik, nahi duzuna adierazteko aukera eskaintzea (galdeketaren 1. eta 2. orriak). Eta bestetik, zertan gauden ados antzematea, adostasunen lehen eremua mugatzeko (3., 4. eta 5. orriak). Hauxe da gure nahia, XXI. mendeko lehen kontsentsurako oinarri sozialak zehaztea gure bakerako prozesuan.
3., 4. eta 5. orrietako galderak ez dira errazak erantzuteko, gure herriak bizi duen egoerari konponbidea bilatzea erraza ez den bezala. Galdera hauek bestearen lekuan jartzen eta denon arteko akordio bat imajinatzen lagunduko digute. Honek guztiak dakartzan oztopoez jabetzen alegia. Galdera mota hau «gidoilariaren entzuketa metodoa» deritzogunaren barruan kokatzen da. Akordioan amaitu behar duen lan baten gidoilaria izateko aukera edukiko duzu eta aktoreen elkarrizketak idaztea zuri dagokizu.
OHARRA: Ez da beharrezkoa galdera guztiak erantzutea. Bakarra edo gutxi batzuk erantzun arren, helaraziguzu koadernoa zure iritzia jaso dezagun.
PARTE HARTZEKO KOADERNO HAU NOLA ENTREGATU
Interneten bidez
Gure on line formularioa bete eta bidali formularioaren
amaieran dagoen "bidali" botoia sakatuz
PDF
Bake Konferentzian parte hartzeko Koaderno hau helarazteko ondorengo aukerak dituzu:
Korreoz ondorengo helbide hauetako batera bidali:
Bake Konferentzia 525 posta-kutxatila 48080 Bilbo
Bake Konferentzia 1128 posta-kutxatila 31015 Iruña
Elkarriko kide bati eskura eman edo gizarte mugimendu honen egoitzetara eraman (helbideak orrialde honetan bertan agertzen dira).
Erantzunak e-mailez bidali: bakekonferentzia@elkarri.org
902 42 10 10 telefonora deitu entregatzeko beste eraren bat bilatzeko, baldin eta aurrekoak ongi ez badatozkizu.
|
 |
Sar zaitez gure formularioaren ataletan:
|